Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Eta itxaron zuen
uraren korrontea.
Antsia biziz itxaron zuen,
antsiaz eta luzaroz
larritu zen arte.
Eta berriz igo zen
eta berriz jaitsi zen
aldaretik etxera
ura emateko egarri zoro
inola ase ezina
begietan zuela.
Umeak inguruan
jostatzen zaizkion
herriko iturriaren
ondoz mila eta bi
mila bider pasatzen zen
iturri izateko lortu zuen
alferriko baimena
besapean zuela.

Gaia 1: Hiria
Azpi-gaia: Izadia: Ura/Iturria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa