Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AEN^

Ametsen bidez ibili
opa dudala, hemen ni
ametsen ateetan geldi.

Bada andarrai* bat, ikusten
ez den traba bat, ametsen
sarbidea galerazten.

Zentzukeriaren morroi
astun eta grisen hedoi*
hitsa da sarguko ganpoi*.

Igaro banindeke ere
eta alde, airerik aire,
banuke nahiko nahigabe.

Arrotz banindukete edo
joko nindukete gero;
jo eta benturaz eho.

Eta amets-ateetan geldi
at-osterantz susmo, begi,
zuhurrarenak egiten ni.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa