Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRD^

Ama:
Bitoriano!

Bitoriano:
Amak balkoira deitu ninduen eta kalez zebilen jendeari errepara niezaion eskatu zidan. Jarri nintzen begira eta egon nintzen begira. Halako batean, berriro amak.

Ama:
Bitoriano! inor ikusten duzu barrez, irribarrez edo poz aurpegiz ala?

Bitoriano:
Ez ama, bekokia argi argi daraman jenderik ez dut erreparatu.

Ama:
Joan-etorrian ikusten dugun jendeak garbi itxura darama, ondo jantzita dabil, oinetako onak darabiltza, baina ez du ageri alaitasun apurrik, ezta apurrik ere gero. Jende horrek daukanaren hamarrenaz zoratuko ginatekeen gu pozaren pozez. Zer dala uste duzu guretzat apargata pare berri bat estreinatzea, lepoko zapi berri bat, edozein soinekotxo?

Bitoriano:
Aste osoan pasatzen genuen guk pozarren eta gehiago ere bai. [I]

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa