Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Orma ondoan larrosa-aiena
lorez jantzirik eta usaiņez.
Nire ezpanetan irribarrea
iratzarri da atsegiņez.
Ala eiteken inguma* aratz bat
lotatik jagi, eguntzez.
Nire ezpanetan irribarrea
iratzarri da atsegiņez.

Musu gorridun larrosa apaņak
orma zaarraren ondoan.
Ba-dira aingeru maitetsu edo
Jainkosa arraiak saldoan.
Zer zoriona begiok aien
taju gozo ta margoan!
Ba-dira aingeru maitetsu edo
Jainkosa arraiak saldoan.

Et'ezpanetan irribarrea
ta itxaropena bidean.
Larrosen jaiak lillura-argi bat
biztu dau nire zerean.
Lorez jantzirik ta usaiņ gozatsuz
t'orma zaarraren parean,
larrosen jaiak lillura-argi bat
biztu dau nire zerean. (1)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa