Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Iturritarako egin zuen irudi
txiki eta bitxi bat.
Gero, nonbait, ahaztu
egin bide zitzaion
zertarako egin zuen
irudi txiki eta bitxi bat.
Irudi haren
begirada ez ote du
ikusten egileak?
Plaza eder eta parkeetako
iturrietan agertzen
diren emakume irudien
antzerako polita zen.
Aldarera igotzen ikusi nuen
hain gogoko zuen
iturri izateko
baimena eskatzera.
Heldu zitzaion egileari
eta baimenarekin jaitsi zen
eliz atarira,
herriko plazara,
aitaren etxera.
Plaza eder eta parkeetako
ura turrust darien
irudi haiek bezala
ura eman nahi zuen,
ura eman nahi zuen,
ura eman nahi zuen.

Gaia 1: Hiria
Azpi-gaia: Izadia: Ura/Iturria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa