UBM-1^
Nola eman aditzera?
Guretan beti ikusi dugu gizona
bakoitz bezala.
Izen eta izan,
beste inor ez bezalako
norbera zen bakoitza
baserrian,
hauzoan,
herrian.
Edozein gizataldetan
nabarmentzen zen bakoitza
norbait izate taxu nabariz.
Ez dakit nola azaldu hemengoa:
Taldea nagusitu zait gizona baino
eta gizona
taldean parrastatu*.
Bilboko kalerik handienetan
ez dut ohartu inoiz taldeak
hainbestean gizona
irensten duen sentsazio abarrik.
Ez ezagunen artean aurkitzearena ere ez da:
Ez ezagunek
bakoitz izatearen bat banakoz
osatzen dute taldea guretan.
Hemen
talde nabariaren -nabarmenaren-
ageri gutiko zati da
bakoitza.
Taldea bizi da hemen,
taldea mugitzen.
Eta gizona,
errota xurruz alea
xurruztan bezala,
parrastan* galdurik doa hemen gizona.