UBM-1^
Begirik ezin hertsi ta
ezin zabaldu ahorik.
Hiritzeneko* txaboladiak
ez du iraute luzerik.
Jaioterria utzirik
heldu zen hego aldetik.
Txaboladiko gizagaisoa
gruei begira josirik.
Etxe berriak ederrik
hiriz kanpora azkarrik.
Galdera xaxtar bat egiteko
ezin zabaldu ahorik.
Ez zien kobratu lurrik,
ez ote zuen jaberik?
Hamaika arrazoi aditua du,
entzun du zemai gozorik (baita zemairik].
Ezin zabaldu ahorik
ez baitu kexabiderik;
grua ta pala ta eskabadoren
erantzuna du geroztik.
Eskuak ere alferrik, (1)
gruei begira zurturik,
txabola aurrean jota gizona,
hondakin dela etsirik.