Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Kolokazio bila ta bila dabila gizona (1)
gizarte-makina katramila handikotan.
Kolokazio bila dabila gizona.

Errehus (2) konplexua nabaritzen du gizonak
Enplegatu dezaten antsia du gizonak.
Errehus konplexua nabaritzen du gizonak

Nork behar du gizonik zerbaitetarako?
Eskuak sano dauzka, ez da oraindik oso zahar.
Nork behar du gizonik zerbaitetarako?

Purtxilero bat bezala, atez ate gizona:
Besoak saltzen ditu, ofizioa, sasoia.
Purtxilero bat bezala, atez ate, gizona.

Erosle bat behar du, zerbaitetan enplegatuko duena,
halakotan aritzen naiz, behinepehin, esan ahal dezan.
Erosle bat. behar du, zerbaitetan enplegatuko duena.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Bizitza: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa