UBM-1^
Kalea betetzen duen gizona,
etxarte zurruna mila bihozgiro
ezberdin ta ukitzailez
taupada itsasadar dagien gizona,
giza korrontean mila norabidez
barrastan* doan gizona,
samalda pintarnan galtzen da ta agertzen
uneko zauzkada.
Hau dut hau poema gizona gai eta
forma ezartzaile duen poema hibaia halako bizia! Gizonak
sortu, sortatu*, zartatu etenik gabean
ari duen poema andana unero berria!
Asfaltoz, espaloiz, isuri oparoz,
gizona, jendea, multzoa osatuz,
multzoan bere esku higituz bat bana, bat bera,
banaka, taldea burutu arteo
ta artean osorik, osoko osagarri bere kabutako,
bere egia berez, norberez, bereizi, bakoitza
hitz-buru poeman,
bilduma osoari eskainiz edonork
irakur-hasera ta esan nahi bestek ez halako berebizikoa!