UBM1-1^
Aingeruak hil bide (1)
dira, diot, eta Jainkoa
agian aspertu da
gizonaren alde
gizonei eragiten.
Edozein kalegurutze
gurutzetan dut ikusten
ezbeharrez josirik,
ezbeharraren gurutzez,
ezbeharrak jota,
giza jo banaka banatu non-nahiko gizajoa. (2)
Kontzezioko Hauzo ertzez egin dugun ibilaldiak zapaldurik utzi nau. Zerbait idatzi dut Egañak [I] dibujoak egiten zituen bitartean: "Igande arratsaldea, neska-mutiko zarpatsuak lurreratutako txabola hondarren artean. Gruak eta palak eta eskabadorak dauden tokitaraino ez dira iristen, zaintzaileren bat bide baitago han. Txabola orotan telebista antenak, txabolako bat, bi ta hiru ere", eta holako.
Bere dibujotan Egañak oso ondo ematen du txaboladiko giroa. Ni ere saiatu naiz, baina nik badut moztasunik hemen barrundatzen dudan sakontasuna ezin harrapatu duenik.
Ni tristetu egiten naiz zapla edo tupustean haserretu edo ustekabean errudun sentitu. Haize errota zoro bat naiz ni.
Egañak ez du hitzik egiten. Pultsu seguruz marratzen ditu lerroak, pilatzen ditu itzalak eta argitan jartzen juxtu berak nabarmendu nahi duena.
Nik ere badihardut hitzak idazten, baina segurantzia asko gabe, batasun eta elkarren arteko harreman handirik gabe. Zer dut barreiadura hontara nakarrena?
Karlos Elvirari gustatu omen zitzaion Begirik ezin hertsi ta [II] hasten dena. Baina agian, hura txaboladiko arazotan sartua dabilelako da, egunero ikusten duelako trabako beste edozein hondakin bat gehiago bezala eskabadoren aurrean gizona, nora alde ez dakielarik.
________________
Z03^
Al parecer los ángeles
han muerto, digo, y Dios
quizás se ha hastiado
de permanecer al lado del ser humano
y animarle.
En cualquier cruce de caminos
observo
al pobre ser humano solitario y escindido
acribillado por el infortunio,
con la cruz del infortunio
apaleado por el infortunio.