Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OLER^

Jaunak bere lurraren [I]
arra bakoitzari
doai-arra bereizi
bat zion ezarri.
Egin zuan garia
lur bakoitzak ari
zegokion kutsua
zezaion ezarri. (1)
Euskalerriko lurrak
au ba ote daki?

Nola ditugu artu
fedea, kultura?
ezarri al diegu
gure kutsu-zera?
Lurra eskatzen dute
ta lurraren era,
sorterri bakoitzeko
bereiztasun-kera.
Emaille zintzo ala
lapur ote gera?

Aziari errurik
ezin diot eman
nola lurraren pera*
etortzen dan apal.
Lurrarekin ari naiz
zintzoa al ote dan
aziari damaion
laguntza orretan
kanpokoz baliatzen
ote dan zalantzan.

Lur onean bezela
uzten det galdera
belarririk duana
iratzar-aztera:
Euskalerriko alor
eta lur bai gera
katedrara, kalera
mundura, aldarera
daramagun garia
jatorra ote da?

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa