Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
HGB-2^
Ta diot: [I]
Herrien jaunari
ez diot nahi ukatu
Berea duen Herri hau
izenez deitzen dio
Herri bakoitzari
Herri bakoitza bere
nor-tankeraz nahi du
ikusi santuen
betiko erreinu
ugaria osatzen.
Ta diot:
Izena hutsalik
ez du nahi Jainkoak
izana du eskatzen
Ta diot:
Izana badu galtzen
kenduko du izena
Herrien sailetik
Ta diot:
Baina esan dut
nere Herriaz ez dut
nahi horrelakorik.