Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OLER^

Euskera degulako
biotzetik maite
gogor egin dezagun (1)
euskeraren alde.
Entzun bear dutenak (2)
entzun nai badute
euskaldun nai ditugu
eskola ta kale.

Euskeraren bizitza
kanta zagun alai,
euskera dala-eta
egin nai degu jai,
opa dezaizkiogun
millaka urte lasai;
Euskalerriarentzat
euskera degu nai.

Jarri dezagun modan
euskera kalean,
lagunei erakusten
saiatu gaitean,
Euskera beti alai
ibilli daitean,
euskeraz egin zagun
jolasbitartean.

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Erabili
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa