Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Eta, goian, zerua,
urdiņ [urdin] eta argizko.
T'ez da, alegia, ezer
bear dotalako
baiņa [baņa], begiok ara,
ta, araxe gurago.
Ta, aiņ [ain] guztiz ondo egon,
ta, yoranez nago.

T'ez da, alegia, ezer
bear dotalako
baiņa [baņa], begiok ara,
ta, araxe gurago.
Ba-dauke, nunbait, antxe,
on obe bat-edo,
ta, urruti-miņ [min] aidetu,
ta, yoranez nago.

T'ezeren bearrik ez, (1)
ta, ala guztiz ondo,
ta, ala urdiņ [urdin] ta argira,
ta, alaxe ta alako;
ta, begiok araxe,
ta, ala, gazi-gozo
dalako bustiduraz;
ta, yoranez nago.

Ta begiok zerura (2)
ta, ala, gazi-gozo
diralakoz bustita,
lorak intza alako
apar-zerez, lauso, (3)
ta, intzez lorak alakoz,
ta, ala ondo ta ala...;
ta, yoranez nago.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa