ABG-1^
Ta aurrean Udazken
oraindik berri den
ta arratsalde unkiko udazken eztia. (1)
Sentipen guztia,
milla kolorezko argien ardoek
zorabiatuta.
Ba-dakit lillura llabur eta amesen
iraupena izanen
dauala, geienez,
ta irrits maiteminduz, beso biak luze
t'ondoren noiako, aurren-orbel berdez
t'oriztaz dagoen
pagadiko bidez.
Txillar garatuen
morea aragotuz ta arbelen andiko
garotza beillegiz barrendu danean,
oles egin deutsat urki zaar ondoko
eillor* egaletik.
Zergaitik [zergaitik] ez deusta egin jaramonik?
Zergaitik [zergaitik] nau izten
margo maitagarriz ain zaurituz gero?...
Kamamilla arloko
mugarantz urtenik,
zelaiko loretxu gaixoen amorez
geratu dadilla [dedilla] (2) erregutu deutsat,
barriro ta alperrik.
Basoko aienez
gura izan dot lotu ta igesi deust errez,
larre-bei gori ta zaldien esiak
zailu* aski igaroz.
Erroiak lotara doazan piņuak
baltzagotzen doaz arek alde-ala,
ta, arkaitzen egitik joan dedin baiņo
leenago, ta ausartki,
margoen zoramen ta ameluta* artatik
izpi bat biltzera oldartu naiako.
Bai laster aldendu ditula masustak,
oartu daneko!
Ta, iradu* ta lotsor, dontzella bat legez,
ta aien ardo-zerez t'odolez doala,
mendien gaiņeruntz t'edatuz alde dau,
gau margul bateko mokoloiz* aruntza
Kolorezko oroien
pintura ez-baiko
gozo ta minbera batez gelditu naz
sarkaldeko ate lausora begira
edertasunaren desteņuak edo
norbere eziņaren ertzeko istegian*
arima urratuta,
ezkongai ezetsi t'etsi bat bezala [bezela].