ABG-1^
Ta alako berbarots alako orrizkoan
emakume lirain beltz jantzi taldea
bailitz, ta igikera ain alakoz ta izkuntza
ain ese ta zetaz gozatu orretan,
Ģinsiņisģ-piņuek zer ete diņoe?
Ta, aidera begiak t'erretxin-usaiņez
gozoro ordituak, baso ain eze ta
ezoko itzalpean, adi ta adi arren,
bedar eta idek [idaek] ez dakie ezer be;
ainbeste bidean, ixilla billatuz,
igonak* bai dira piņuok ain gora,
ain beti aideko sabaia billatuz.
Ta ida ta bedarrek gura leukee jakin
piņu ain yayoek [yaioek] goen aratz artan
zer ete dakarren esames ain luze
ta aizez betetakoz, zer ainbeste ziņu,
buru-gurka ta ainbat igikera alakoz.
Ta, artean, betiko jakin-nai luzea
geiago zuzpertuz, ona nun zearka
datorren, noizik bein, aidez beera, altutik,
norbaiti igesia, buruko-orratz antza
daukan urkulutxu* polit eta arin bat.
Malko dizditsu bat dario bateon
bateri noizik bein, ta ida ta bedarrek
malko ta urkulutxu aidera atzemanik,
aidean zintzilik antxe [aintxe] euki daroez,
aiekin zer egin ez dakitelakoz.
Ta, artean, piņuek alako susmur-ots
alako orrizkoan, ba-dirudi autu
txit jakingarriak darabiltzen zera.
Nork aditu eurei?
Ta, diarduela,
noizik bein, buruak zertxobait makurtuz,
ba-dirudi zaiel* illunak bearrik
ez arren, artean apur bat atondu
daroezala be; ta ida ta bedarrek
begiratzen deutse, t'ezer ulertzen ez
t'ez dakie ezer be zergaitik atondu
ete daroezan zaiel ain egoki
ta ain atsegin aiek.
Ez dakie ezer be.
Ta ainbat buru-gurka ta ainbat zabu* ta ainbat
berba agiņik-gabe ta aizez zertutako
entzun ta jarraitu ondoren, oraindik
ez dakie ezer be.
Ta ainbeste bidean
ixilla billatuz igonak bait [bai] dira
piņuok ain gora, bedar eta idek [idaek]
ezer be ez dakie zer ari diren [diran], ez
zer ete diņoen ainbeste emekeriz,
berba agiņik-gabe ta aizez zertutakoz.
Ta ida ta bedarrek, baso ain eze ta
ezoko itzalpean [itzal-pean], piņu ain liraiņen
buruko-orratz antza dauken urkulutxu
ta aien malko aiek zintzilik artuta,
adi ta adi dagoz, begiak aidera
t'erretxin-usaiņez gozoro ordituak
aien aututik* noiz ezer adituko.