Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Illunkara garbira
begiok ta arima;
ta aidez doazan zerbait,
ta aidez urrutira.

An ba-dago aize bat
aizea ez dana.
An ba-dagoz izarrak
ta izar bakan dira.

Ta asagora* begiok
ta asagora arima,
ta urrutira dijoaz,
ta, andik, lekutara!

Sekulako goena
t'altura [ta altura] ta altura;
t'ez ezaguna jatan
alde ta argidura.

T'egoak ta soiñua
ta uste ta ameseta;
t'edatura garden bat
t'edatura-bira.

T'ez aize t'ez izarrak,
soil-soilik leundura.
Ez ordurik: sasoia.
Ez jitik*: lillura.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa