L3G^
Zenbait bertso didate
serio eskatu,
zeu zara, Euxebio, [I]
honen bekatu
ez natorkizu beraz
koipe ta balaku,
nahiago dut zu baino
kukua famatu;
kontuz gaizki hartu
esan eta tratu,
okerrak barkatu,
ez zaitut hautatu,
Maiatzaren garak nau
garbi zoratu.
Bagorik bazterrena
jantzi du Maiatzak,
lore zuri mortxakaz*
elor-arantzak;
basoak kuku alaiz,
kilkerrez larratzak*,
aidez behor girien*
irrintzi garratzak;
egunak aratzak
argiz aberatsak,
kolore apatzak:
sendo ta beratzak*;
girotan zilipurdi
dagi lurratsak*.
Bizitzaren jaia du
izadiak zabal,
berezkoa poz hezea
dario galgal;
hazi edotarikoz
lehertzeraino ernal,
zurtoin berri bigunez
ageri da jaukal*,
haize leuna falfal
txinta* eta hegal,
enpauraua jabal*
abaro ta magal,
hurretik urrunera
dena hain mazal*.
Ez diot adiorik
egingo inori,
oraindik gutxiago
Euxebiori;
nola agur ilunez
beztu hainbat zori?
Izadiaren pozak
al nazala mogi:
bizipozez jori,
esker onez gori,
kaxo, lagun hori,
etzauzkat galzori,
otoi bai diot zutaz
berrehun jainkori.
Bederatzi urtetan
aita Erretore,
ez zenigun ematen
erraz amore;
baina ez natorkizu
kexa ta deitore
zeren gida gaituzun
aukeran dotore:
ihardun zara noble
morroien fabore,
baduzu balore,
zentzu ta humore,
hartzazu dagokizun
aina ohore.
Nori berea eta
Maiatzari kanta,
ez bedi Euxebio
gure axanpa;
inguruan dena da
gorapen galanta:
berdearen borborrak
zerura du branka,
oi, indar xarmanta
bero ta ausarta,
bizitza txinparta,
arnasa balenta*,
jaso ta murgil gaitzak
heutan kulunka.
1982 - maiatza