Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L3G^

Esango dizut egia,
sudur ondoan begia,
habia goxo polita dela
gure liburutegia.


Zuhaitzak osto-loreak,
txori txintari moreak;
apalez apal lerroka daude
liburu txit dotoreak.

Uretan eguzki brintzak,
halaxe dituzte hitzak
jakingarrizko berri ederrik
badu liburu bakoitzak.

Liburua hor iturri,
ur bizia du hazkurri;
jakiturian handi hazteko
behar duzu irakurri.

Nexka ta muttiko gara,
gustatzen zaigu algara,
liburuaren festa nahi dugu
luzatu etxez plazara.

Marigorri, ipurtargi,
eguzki eta ilargi,
irakurketak-egin gaitzala
Sanjuan-su bizi argi.

Eraman eta ekarri,
bapo lagunduz elkarri,
gure taldeko ateburuan
liburua da harmarri.

Liburua harmarri ta.
sugar, ospe, haintza [sic] baita,
zein egoki ta zein goxoa den
gure habia polita.

1982 - apirila

Gaia 1: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa