L3G^
Gores dezagun Jauna
bihotz eta ahoz,
Pilar eta Roberto
ezkonduta dagoz: [I]
bat dira biak jada
barruz eta kanpoz
elkar bakoitzarentzat
hartu dutelakoz,
izan bitez elkarren
atsegin eta poz.
Mugitzen hasi dira
arbola ta belar,
lurrak dagoeneko
lorarik badakar;
bizitza hor ari da
jator eta goiztar,
martxa hortan zaituztet
ikusten lehertzear,
puja berrien ondo,
emazte ta senar.
1984 - otsaila