Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L3G^

Agur, ongi etorri,
guztioi egunon;
poz bakar bera dugu
bihotzen zorion:
Pilar eta Roberto [I]
hemen dira igon
bizitzak elkartzeko
asmo ta uste on,
behingoz gerta daitezen
andre eta gizon.

Maitasunari diot
eskaintzen kantua,
hura da on guztien
iturri frankua;
harengandikan jaso
dugu talentua,
elkarren ganatzeko [sic]
dugun kontentua,
maitasunak ematen
digu zimendua.

Maitasunaren fruitu,
maitasun oinarri,
Pilar eta Roberto
elkarren egarri;
firme lotu dakion
bakoitza elkarri,
Sakramentua dute
hautatu lokarri
gertatuko al zaie
gozo ta ongarri.

Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Ezkontzakoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa