L3G^
Martxoak hogeita hamar
ostirale goiza;
ezkontza Azitainen,
argitsu eliza;
aldare aitzinean
bi gazten geriza,
su berak biztutako
bi kandelen gisa
amets bakarra urtuz
Jon eta Marisa.[I]
Maitasunak zituen
deitu elkargana,
bai poztu ere bata
bestearengana;
luzaro konpartituz
bakoitzak zeukana,
onduz etorri dira
batasun-afana,
gaur sinatuko dute
gustorengo lana.
Gurutzean josia
horra non daukagun,
maitasunaren mugen
muga du ezagun;
beraren presentzian
erreza dezagun
Jon eta Marisari
diezaien lagun
maitasuna dezaten
beti bidelagun.[I]