Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
L3G^
Andra Marixa Martiko
artian udia tatiko
handik aurrera betiko".
(Arantzazuko esaera zaharra)
Andra Marixa Martiko dugu [I]
Udaberriko sarreran
festa hortatik uda segur da
aintzinako esaeran;
kukua entzun espero nuen
jaiegunaren sorreran;
aurten, ostera, ez zen kukurik,
elurtetik bai aukeran.
Mateotxistu, zakur taldeaz,
uluka. dabil haizean;
arantzabeltzen lore zuria
elurrak dauka menpean
orban gabeko hil-izara du
zabaldu hotzak lurrean;
txoriak ixil, Mateotxistu.
hor ari bait da ehizean.
Belar berriak, loreak, susak,
izotz-estalkiz gaisoak,
jaio orduko zigortu ditu
ekaitz beltzaren besoak;
hala-ta ere lurmenduko* du,
ezin du etsi Martxoak,
garaipenaren dizdira hor du
ehoz dakarren pazkoak.
Alferrik dabil Mateotxistu,
alfer alferrik ekaitza,
Udaberriak ez bait du jango
jada eman digun hitza;
behin honez gero hain du betea
arnasa berri bortitza,
elur azpian agurtzen dut nik
erne-indar den bizitza.
1983 - martxoa