Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Mila bederatzi ehun
laurogeitabata,
urte berria ere
gaixo zaharrak jota.
Ai, oi, ai,
larogeitabata:
errukarri Uruguay,
El Salvador eta.

Argentina ta Txile
diktadurapean,
orobat Guatemala
jaunkeri berean,
ai, oi, ai,
diktadurapean.
Marxismo-aitzakian
yankeen menpean.

Polonia, diote,
gaixo Polonia,
lagileen diktadura
eta agonia;
ai, oi, ai,
gaixo Polonia!
Uso-jantzian dabiltz
saia ta erroia.

Lautatik hiru horra
goserik munduan;
auzokoak garenik
ez dugu kontuan,
ai, oi, ai,
gosea munduan.
Egoismoak bizi
gaitu ifernuan. (1)

Urrunetik hurrera
dena dago berdin:
gogor gainekoa ta
azpikoa arbin*,
ai, oi, ai,
dena dago berdin,
desosegu luzean
berdotz* eta garmin*.

Nazio jorietan
ospatu da Gabon
kontsumokeriaren
ugaritan bonbon,
ai, oi, ai,
ospatu da bonbon,
nahiz ta mila lurralde
miserian egon. (2)

Erromak durditzen* nau (3)
bere jokabidez;
ulertu gura nuke
hain maite dudanez,
ai, oi, ai,
hain maite dudanez;
horma handiak ditu,
barruak tunelez.

Ezjakinei emana
bada Berri Ona,
hizkuntza txit zailean
mintzo da Erroma;
ai, oi, ai,
mintzo da Erroma.
Herriarentzat al da
hain apain diona?

Polonian herria
eskubide eske,
El Salvadorren eta
Nikaraguan triste,
ai, oi, ai,
eskubide eske.
Afghanistan uluka,
negar luzez Txile.

Behartsuen zeruan (4)
horra izar beltzak,
URSS eta USArenak
ez dira aratzak.
ai, oi, ai,
horra izar beltzak.
Inpotentzia-mugak
zein diren garratzak!

Larriak bizi gaitu
gizonik gehienok,
gerra-tresna ilunen
menpean garenok;
ai, oi, ai,
gizonik gehienok.
Proiektilez bahiturik
garoaz Heriok.

Non zara Sortaldean
agertu Izarra?
Azal zaitez berriro,
urra hodeitzarra,
ai, oi, ai,
agertu Izarra,
berriz izan zaitzagun
argia ta indarra.

________________

Z03^
(Zazpigarren bertsoa)

Me perturba Roma
con sus planteamientos;
quisiera comprenderle
pues le profeso gran estima,
ai, oi, ai,
le profeso gran estima;
persiste con sus muros elevados
y pasadizos secretos.

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa