Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Alai ta bizkor elkartu gara
eztei-deiari jarraituz,
adi ta modu egokiz gaude
aldarea inguratuz;
hemen Aletxu, hemen Arantxa
maitasun bakarraren suz; [I]
poztu ditzagun beren egintzan
ahal dugun eran lagunduz.

Nor bakoitzaren arrazoi-zera
dela dena delakoa,
taldean gaude, ta hauxe da eder,
bihotzez eskertzekoa;
ongietorri handi bat denoi
zabala bezain gozoa,
maitasunean bai datza gaurko
bilera honen orpoa.

Berez-berezko eragina da
bedeinkatu nahi duguna,
andre-gizonen elkarganako
erakarmen ezaguna;
begira, Jauna, zeure aurrean
apalkiro dagiguna
sagara ta onets Aletxu eta
Arantxaren maitasuna.

Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Ezkontzakoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa