Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Esku ta hitzez burutu dute [I]
hain gogoz opa zutena,
badira jada senar-emazte,
bakoitza da elkarrena;
ospa dezagun une handi hau,
pozak jo beza gorena:
aintza Jaunari; ezkonberriei
zorion-agur onena.
Aintza, zorion, zorion, aintza,
dena bat, dena ozena:
bozkarioa, alaitasuna,
aleluia, goresmena!

Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Ezkontzakoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa