Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Damuz ez nuen jakin
zer egun zen atzo:
Barka eidazu, arren
Jauregialtzo! [I]
Hona nik penitentziz
gaur hiru-lau bertso,
zuk mereziarentzat
ez dirade asko;
baina zaude mantso
liberal ta pantxo,
zaitez ona, Pedro,
gaiso honentzako
zeinek egiten dizun
bihamonez zantzo.

Banaiz distraitua
gehienaren gaindi:
Hala urtebetetzez
ez naiz ohartu ni.
Urte erdi programatzen,
ospatzen urte erdi,
anunzio faltarik
ezin dut ifini:
Egunez lenbizi,
bihamonez segi,
hori da-ta hori!
Zeu zara nagusi!
Gomazko zorionak
egin behar zuri.

Meriturik baduzu
hortako sobera,
mila gauza bitxitan
aparta baizera:
Jaten urria baina
agertzen bestera,
masailok ez diote
zuk diozun bera.
Zergatik ohi zera
joan makurtzera
dakigun aldera,
yoga egitera?
Denok esnatzen gara
bonbaren hotsera.

Gabaz eskandalua,
bertsoak egunez, [II]
zuri jarraitzen, mutil
ez dagola errez:
Aisa lotzen dituzu
Axular ta Lopez,
hilargira heltzeko
tresna beharrik ez,
irudimen onez
baitare jakitez,
Erromaz erromes
autoz eta trenez,
ongi jartzen dituzu
gauza denak trabes.

Hemen esanok baino
gehiago baduzu:
Haizerrotak burrunban
jartzeko zera zu.
Baina gauza guztiak
ezin nik aipatu,
gure Aita Zabalak [III]
kuadernu bat badu,
askotxotan zaitu
hartan apuntatu,
nahi balu zabaldu
nintzake kontentu.
Bitartean zeruak
zaitzala babestu.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa