L1G^
Hil zena piztu dela diosku
Berri Onak albistari.
Apostoluak alde diote
tristura ta beldurrari.
Ikusi dute, ukitu dute,
lotu dira egiari.
Pozez, indarrez, sutsu diraute
Bizi Denaz mezulari,
sinets dezanak bizitza dezan
betiko eta ugari
atxekiz Bizi Denari.
Zorioneko, Ikusi gabe,
sinestera datorrena.
Ikusi zuten beraiek ere
han zuten duda-eztena.
Haizez hemendik bizi bait gara
ez da erraz sinesmena.
Grazi gorenaz konta dezagun
zabal edukiz barrena
Jainkoak ikus araz dezaigun
zentzuz ezin daitekeena:
Hil eta Piztua Dena.
Gure artean bizi zarela,
hauxe nahi dugu zinestu;
Piztu-ondoko Zeure Presentziz
segurtu ta babestu.
Piztuerarik egiztatzeko
nahiz eta aurkitu hestu,
zaila delako besterik gabe
ez gaitezela tolestu.
Batik bat geure bizimoduaz
nahi zinduzkegu baieztu,
bizi zarela olestu.
Zeure izena arrazoi dela
biltzen garen bakoitzean,
Zeuk esan duzu, hantxe zaudela
bildu direnen artean.
Beraz hementxe zaitugu orain
ari dugun biltzarrean.
Argi itzazu gure ganduok,
tinka gaitzazu fedean
gure bizitzak erakus zaitzan
onbidezko ihardunean,
Berri Onaren onean.
Aita Frantzisko dugu gidari,
hala dugu hartu behintzat.
Hark izan zuen askatasuna
lor ai [sic] geneza geuretzat.
Gauzengandiko soltura eta
maitasuna direnentzat,
Berri Onaren betekizuna
dugularik helburutzat,
berpiztearen lekuko eder
gaitezen bat besterentzat,
aintza Piztu Denarezat.