Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OAR (eskuzko kopia)^

Berrogei ta hamaika
jaio nintzenetik
ez gabiltza behetik, (1)
hogei ta hamaika dira
fraide naizenetik
aurten hogei eta bost
apaizgo unetik [apaiz egitetik] [I]
ez daukat maitagarri
ez zaidan urterik

dena dut hain gogotan
hain pozez beterik.

Jaungoikoak egin dit
hari nik zantzoa, (1)
mesede nahikoa
bizitza ta fraidetza
bai eta apaizgoa
nola ez dakidala
zuzenduz pausoa
eman dit onerako
aukera frankoa
hauxe aitortuz nahi dut
ospatu gaurkoa.

Onesten dut Jainkoa
bide guztietatan
argi ta ilunetan (1)
haurtzarotik hasi ta
geroko denetan
laguntzaile izan dut
estualdietan
onez erakarri nau
hainbeste urtetan
Haren esku ona dut
bihotz begietan [orain begietan].

Erlijio bizitzan
bai eta apaizgoan
bizitza osoan, (1)
hamaika lagun zintzo
ukan dut alboan
Jaunak jarri ninduen
haien abaroan
guztiak nahi nituzke
eduki gogoan
Meza seinalatu hau
ospatzerakoan.

Erruen mina baino
zera zait gertatu
esker ona gartu (1)
sentimentu eder hau
nahi nuke indartu
erruak bekizkida
Jainkoak barkatu
halere gaur ez dut nahi
errurik gogartu
mesedeak nahi ditut
oroituz gozartu. (2)

Ezin diot pultsurik
hartu buruari
hain nago pozari (3)
eske-on atsegina
asi [sic] zait saltari (1)
bizitzan hartu bait dut
hainbat eskerkari
eskerrak eskergintzan
lagun dudanari
Jainkoari, gizonei
eskerrak ugari. (4)

Gaia 1: Biografia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa