Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OAR^

Tio Seberi barretsu, [I]
urteak arren odoltsu
gogor zaigula aberriaren
alde lanean aritu.
Badu nahikoa meritu.

Hain da jelkide sakona, (1)
hain du historial ona,
berak egiten omen du prestu
PE ENE UBE-ren sona.
Horra, Plaentxin, gizona!

Beti animu onean,
zein etxean, zein kalean,
itxaropena eskaini digu
errepresio gauean
profeten era berean.

Batakin ta besteakin
beroki ihardun ta ekin,
erabili du (hau sutu eta
hari lanera eragin)
makinatxo bat zeregin.

Presoena zen batean,
grebariena bestean;
amnistia zen haren prediku
azken aldiko epean,
zena zenaren aurrean.

Gero zatorren bestea;
txartela eta eskea.
Harmarik gabe baliatzeko
atrakadore trebea.
Jestorarentzat dotea. [II]

Deba hibaia ur luzez
gau ta egun Soraluzez;
hola dihartu Tio Seberik
berezko ihardun beharrez,
herriko gauzen amorez.

Irripartsu ta gordina
tantai lerdenak adina,
gizon jatorra Tio Seberi
eta abertzale bikaina.
Zor diotsagu ordaina.

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa