Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Daniel eta Tomas anaien
minaren berri badugu.
Jakin bezate nahigabe hontan
nahi diegula lagundu.
Berpiztearen lurretan gaude
Heriok ez du indarrik.
Dagoeneko Aitarenean
Joanjok aintzarik badu. [I]

Neke ta minen mendean gaude
ezbeharrari lotuta,
gizakiaren halabeharrak
gaduzka inguratuta.
Baina fedeak zabaltzen digu
esperantzaren ateta.
Beretzat ezik Aitak gurezat
berpiztu du Kristo-eta.

+++++++++++++++++++
Bizitza, ai, nahi dugu
eten gabe bizi.
Nekeak gorabehera,
arnasari eutsi.
Ikaraz begiratzen
diogu gauari;
ez dugu nahi betiko
betazalik itxi.
Heriotza lazgarri
zaio gizonari.

Gizonaren larri hau
Jainkoak du hartu:
inork badu Berak du
benetan pairatu.
Geroztik heriotzak
beste hotsik badu:
Bizbiztuaren Bazko
-soinuz ari zaigu
guretzat bait du Aitak
Jesus hila biztu.

Bizi den haragiak,
ai, zenbat lokarri!
Nahi ta ez izan behar
agurrak mingarri.
Alferrik heriotza
izan negargarri,
ez da hondamen bide,
ez etsipen-harri;
Birbiztua bait dugu
hilen birbizgarri.

Nire lagunen anai
Joanjok alde du.
Geratu geranotan
penarik utzi du.
Eskerrak betirako
ez dugun agurtu
berriro elkartzeko
federik badugu:
Bizien Erreinuan
laztanduko dugu.

Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Heriotzako
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa