Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Udaburuaren aintza (bis)
gaueko su-ospakuntza;
Ekainak hogei ta hiru, [I]
Iņaki-Rosen* ezkontza; (bis)
gaueko su-ospakuntza.

Metatan dago egurra (bis)
zindoa bezain samurra.
Piztuko duen suari
eskaintzen diot agurra, (bis)
zindoa bezain samurra.

Gauaren atetan sua (bis)
sentipen zaharren zeinua;
Iņaki-Rosen gogoak
apropos aukeratua (bis)
sentipen zaharren zeinua.

Batzarre zentzuz betetan, (bis)
misteriozko legetan,
gizona sua ospatzen
bizitzaren omenetan, (bis)
misteriozko legetan.

Bero eta argigarri, (bis)
hain dugu mesedegarri!
Eder-esten dugun suak
bezaigu onik ekarri, (bis)
hain dugu mesedegarri!

Hau da San Juan bezpera! (bis)
Ohituraren arabera,
gauari bere sua ta
ezkonberriei tobera, (bis)
ohituraren arabera.

Gaia 1: Sanjoan
Gaia 2: Lagunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa