Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Belarra loretu zen,
ihartu zuten,
metetan jarri zuten.
Gero berriz jaio zen,
berriz loratu zen
belar metatuaren
barrenez barren

baina belarra
berriz jaio zen
ta berriz loretu
[metetako belarraren (1)
barrenez barren]
berriz ere moztuta
metatzeko izan arren.

Belarra loretu zen.
Ihartu zuten.
Metetan jarri zuten.
Baina belarra
berriz jaio zen
eta berriz loretu (2)

Gaia 1: Izadia
Azpi-gaia: Izadia: Belarra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa