OAR^
Loba bat izan dogu
azken egunetan
luzaro egon gara
ari begiretan.
Noizbaitean jaio da
guztion pozetan
Jaunak gorde daiala
urte askoetan.
Priesak eta pozak
erabili gaitu
komeria batzuek
eginak ditugu
bi aldiz deitu eta
ez nabe aurkitu
nire larri aldia
ez da hor amaitu.
Deitu nabela eta
ea nondik nintzan
prailleak konbentutik
iges al dabiltzan?
eskolan nengoela
aitzakitu neutsan
naiz-ta alkazi sartzen
ibili Azkartzan. [I]
Zapatu arratsaldez
zala bataiua
bariku gabaz neban
artu abisua
ez neban astun izan
loaren pixua
estu galduko ete
neban korriua.
Logura aundiz baiņa
eldu naz Okara [II]
loba et arrebaren
barri jakitera
biak zirala ondo
etxean gainera
arinaringa joan
nintzan ikustera.
Oge zabal jantzian
dago arrebea
kuma dotore eta
barrian lobea
musu bat arrebari
ongi naiz betea
umeari mutilla
zalako doblea.
Asi naz arrebari
zelan dagoan-ta
distraiduta daukat
erabat [oingoan] Juanita [IV]
semeak bizi dala
deitzen deutsa eta
aregaz diardutso
praileaz aztuta.
Alako baten aita
agertu da gelan
oiturazko agurra
altu egin neutsan
Iņaki, zorionak
eta urte askotan
ez dakit eukan pozez
ezer entzun eustan.
Andreari berba bat
berreun semeari
prailea ixil eta
aita sermolari
alako gauzak entzun
neutsazan nik ari
eun ago* emon deutsoz
pozak gizonari.
Aitita-amumak be
ez ebiltzan nagi
berba fiņak [gauza apaiņak] esaten
itzi aititari
Ain da samurra eta
ain da lausengari,
pazientzia kentzen
deutsa amamari. (1)
Baina pazientzia
badauka amumak
baita bere neurria
gauzetan aititak
pozik nago biekin
biak dira onak
a zer zori ederrra
daukan nire lobak.
Amumak prestatu dau
bazkari gozoa
jarri gara maian-ta
egin errezoa
ango sartu bearra
ez da neurtzekoa
amumak laister egin
leike arrikoa.
Arratsaldeko laurak
ohartu [konturau] orduko
bataioa lauretan
ginan egiteko
aita-amabitxien
barririk ez dago
umea be oraindik
beratzen sartzeko.
Gero danak batean
ganean genduzan
Luzio eta Gumer
ordua be an zan
umea garbituta
jantzi eben prisan
gaur erlojuak erren
bear leuke izan.
Ni nengoan nasaien
agindu eustenaz [esan eustenegaz]
gauzak errezagoak
dira lagunagaz
Iburriko apaiza [III]
izango [izango ei] da nigaz
ez dot ezer prestatu
haren uste onaz [ain uste onagaz].
Sartu gara autoan
aita-amabitxi
amuma lobeaz ta
praile au ta guzti
ikusteko nengoan
oraindik Iburri
aukera ez da falta
probetxua urri.
Jaitsi gara autotik
eleiza parean
an ez zan abaderik
ageri urrean
orduan sentitu dot
larria ganean
damu dot ibilia
inoren ustean.
Bai lanak rokete ta
estola topatzen
mutil bat bialdu dut
gatz pixkat bilatzen
kandela bear zanik
ez eusten ulertzen
Iburrin ez da nonbait
inor bataiatzen.
Tresnak pilatu eta
asi dugu lana
umeak bildu dira
talde bat gugana
zer pozik entzun neban
arein erantzuna
Iburrik bere alde
badu puntu ona.
Gatza ipini arte
mutila isilik
ez eukan nunbait garau
askoren bearrik
egin euskun negar ta
ziņua nahikorik
jenioz ondo dago
birikaz sanorik. (2)
Eleizpeko egintzak
normal joan ziran
estuago ibili
nintxatzun eleizan
korupean pontea,
argi bat be ez zan,
orduan ez dakit zer
irakurri neban.
Gumer bere kandelagaz
dana zan alegin
ala ta guzti be nik
irakurri ezin
txarto egin nebanaz
zertarako ekin?
argitan gastu asko
ez genduen egin. (3)
Krisma eta olio
bear diran gauzak
zenbat zinta daukian
umien txabusak
gatxak zirenak itxita
eginaz errezak
ez eban kontsolatu
uraren sorpresak. (4)
Aitor izena eta
apelliduz luze
Barruetabeiņarrak
beste bat badauke
olako abizenak [apelliduak]
rail balirake
lurraren bueltan trena
ipini leiteke.
Zezeillak ogeita lau
eguna freskua
kristiņau egin dogu
loba mutikua
Jaunak emon daiola
laguntza fijua
niri hain baldarki
eginen damua. (5)