L1G^
Txomenean eta [I]
igande bezperan
kafe bat artu det
egundoko eran
Timotea portau da
oraingo onetan
Kafe Ginea eio
dit arto-errotan.
Arto-errota zaar bat
enplio gabea
mila prenda tartetik
presaz aterea
kolokatzen bear zan
abilidadea
sillan ezarri dugu
nolabait trastea.
Asi gera lanean
kafea eiotzen
bainan bistan nuena
ez nuan sinisten
kafea sartzen eta
artoa irtetzen
arritu ez banintza
an nintzan erortzen.
Amandreak patxada
erraldeak zitun
kafea bazala-ta
animatzen nindun
lenengoa artoa
gerokoa urrun
kaferik ez azaltzen
luzaroan inun.
Noizbatean ala ere
beztu da iriña
amandreak esaten
zidan: "Au da usaiña"
zerbaitekin gozatu
bear zidan miña
ia gaur sendatu zait
kaferako griña.
"Ain kafe gutxi sartu
ta iriña ainbeste"
ala esaten nion
oso iñuxente
amona orrek jartzen
zuen baliente
"Zulo ortan kabitzen
da naikoa kafe".
Aspil bat an bete du
pinttano iriñez
amandrea pozik da
bere burubidez.
Ginean balekite
baiña obe da ez
salatu ez dezaten
estafa ta kaltez.
Lurrunik bazerion
lapiko urari
irakiten zegoen
gure zai aspaldi
amandreak ara du
bota irin ori
eskerrak suak dena
garbitzen dunari.
Likidozko txinparta
atera dit gero
"Ederra egongo da"
esan dit seguro
azukarra bota ta
asi naiz geldiro
talo gustoa ez zait
joan arrezkero.
Alimentu bezela
ez dago ain gaizki
patenterikan eza
diot nik aitzaki
egarria kendu ta
gosea itzali
bejon beio amandre
inbentoreari.
Agostuak iru du
bere karnetean
zer gauzak ikusteko
gauden gu lurrean
egin bitez artoak
ganbara betean
baina ez bitzate sar
kafeaz nastean.