L1G^
Une bat pasatu det
nik oso serio
gauza berri bat dakit
leno baiņo geio
txerri iltera didate
egin desafio
obe nuen kasurik
egin ez banio.
Arduraz urbildu naiz
txerri-tokirantza
taupaka eraman det
barruan biotza
geroz gutxio nuen
neugan konfiantza
nikin etzan murtzillik*
txerri izan banintza.
Milikua joan da
txerriaren eske
preso zegona pozik
larraiņean libre
etzitun konfiantza
denak ala ere
ta artu du salto baten
nunbaitera-bide.
Larritu da jendea
txerriaren jiroz
eta Inozenzio
joan zaio gantxoz
zalaparta kurrixka
bultzada ta ostikoz
txerria ez da joan
bankillura gogoz.
Aurrenik etzan zaigu
bankillu azpian
nola diran gordetzen
katuak maipian
noizbait atera eta
jarri degu goian
an baiņo geldiago
egongo al da maian.
Nola nintzan aprendiz
arazu orretan
ankaz bera jarri det
maiaren gaiņetan
deskuidoz indar egin
balu zegon artan
jaikiko zan koete
rusuen pareta [sic, paretan?].
Baiņa fortunak ez du
ontzat eman ori
ta artean trabesean
degu noizbait jarri
aren anken makiņak
motor bat dirudi
a zer kalanbrazua
eman ditan neri.
Iņozenzio genun
kutxilloz aurretik
Felisa odol biltzen
egon dan ez dakit
Milikua zan eusten
aurreko anketatik
atzekoen ardura
Eusebiok eta nik.
Ez du luzaro jardun
burrukalariak
bestela lengusu bat
bazuen Bizkaiak [I]
ostikoak zituen
zearo biziak
ez nekin lutxa-libre
zekiņik txerriak.
Urratu bat egin dit
ostikoz eskuan
aurrenekoz izan da
kinto* bai nenguan
ez da orraitik geitu
ezer kalderuan
ez bai nuen odolik
zirkulaziuan.
Noizbait akatu degu
gure txarremea
baiņa artean ez nintzan
oso konformea
nola abiatu* detan
indarrez betea
gertatu zitekean
iges egitea.
Alare siņistu det
il dala txerria
oraintxen esango det
nere lotsaria
siņistu detaneko
junda zan jentia
ta artean eusten nengon
ni aren ankia.
Alaxe gertatu da
gure txerriilttea
niretzako gogoan
artzeko gauzea
Otsaillak ogei ditu
eta arratsaldea
gibelak sendako al dit
bildurren kaltea.