L1G^
Entzun dugu onhartuz [I]
Jainkoaren hitza
agertu digu zein den
saindua ezkontza
haseratik edukiz
jatorri aratza
Kristok onetsiz gero
badu hobekuntza
graziaren guztizko
dohain aberatsa.
Kristo Elizarekin
gorputz bat egina
Eliza da Kristoren
kutun atsegina
Kristo ta Elizaren
irudi bikaina
adierazten bait du
hartu eman fina
ezkontzak badu bere-
biziko tamaina.
Iraun zazute beti
maitasun handian
onaldietan eta
ezbehar aldian
ez zaudete bakarrik
zeregin berrian
badu parterik Jaunak
zuen bidaldian
gozara zaitzatela
bizitza guztian.