Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Larrosak eder eta
polit krabelinak
bakoitzak ditu bere
iritzi jakinak
hain gara pentsamoduz
jende desberdinak
gu biltzeko indarrik
ez dauka dotrinak
zer gaduzka elizan
talde bat eginak?

Hemen elkartu gaitu
arrazoi bortitzak
aurrez ditugu Aitor-
-Jaionen ezkontzak [I]
begira dezaiegun
hurbilduz bihotzak
goza bitza eskaintzen
diegun laguntzak
bai gure presentziak
bai gure otoitzak.

Arrateko Amaren
gogoko lekuan
Jaunari dei dagiot
gaitzala kontuan
eginkizun handia
hasteko orduan
dezagula partaide
arazo sainduan
gure zorrak barkatuz
dakian moduan.

Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Ezkontzakoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa