Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Dionisio Arruti [I]
ez asko eta ez guti
oraingo hontan zeure pertsonan
behar zaitut uki
kargu altua nahiz euki
ez zaduzkagu urruti
Urkiolako San Antoniok
zaitzala erruki.

Ilea eta bizarra
non burua non bizkarra?
zure kokota topatzea dut
lehenengo beharra
ote artean lizarra
alferrik izan azkarra
ez dut behingoan matarrasatzen
nik zure kazkarra.

Eztulbera maleziaz
nolanahiko aitzakiaz
hain zaude sarri kostipatua
diogun guztiaz
keinuz begia itsiaz
kirri-karra eztarriaz
atzetik ere gaixo zara maiz
katarro handiaz.

Frai Manueli gertatu [II]
biziki zen ikaratu
puzkar itzel bat aditu zuen
nonbait ere gertu
kezka nahirikan uxatu
arduraz zizun galdetu
ezbehar hartan atzeko minik
zenuentz hartu.

Oinatin da Bidaurreta
burdina-sarez beteta
han bizi duzu arreba ona
kaiolan gordeta
noizikan behin ikusketa
baina ez aginduz-eta
horren jakitun aspaldi dago
Aita Arrieta. [III]

Tipula ta baratxuri
ezin jan eragin zuri
ipintzen duzun kondizioak
zailtxoa dirudi
ez zaite jarri urduri
ez eta ere beltz-zuri
Erniopean nork edukatu
zinduen hain guri.

Gazta-mamien kontuak
gogoan ditu munduak
hainbat nazka ta hainbat destaina
ez dira moduak
Urkiolako Santuak
maite ditu debotuak
haren otoitzak barka ditzala
zure pekatuak.

Amen.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa