Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Ez dakit nolatan has [I]
neure azalpena
hain bait daukat begitan
sujet nabarmena.
Lanari heltzekotan
goizean lehenena
zereginak uzteko
beti da azkena
Langile zekena
nekatzen ez dena
guztien eztena
merkantzia trena
martxan aritu ohi da
egunik gehiena.

"Porru eginda negok"
esaten du baina
beti zaio garaitzen
lanerako maina.
Handia dela egin
-beharren tamaina?
ez da atzeratuko
jarriko du zaina
idazkari gaina [II]
irakasle aina
hizlari apaina
ona halajaina
gauzak jakiten ere
badauka dohaina.

Aspaldian hor dabil
pixka bat herrenik
betiko fin itxura
bistaragoturik
Ez lehen bezainbat tente
bai bizkor oraindik
dzu! dabila ahate
itxura harturik
Jaiki da hemendik
agertu da handik
arnasa estuturik
Bizi da oraindik
Jesus! biziko al da
diot sarritan nik.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa