L1G^
Aioa ieta aioa
airean dabil leloa;
"Gaiza zenduan Lenizanok
Urruxulako lekayoa".
Sendoa zenduan odol ori
biurtu jaku gatzaioa.
Guri burrukan bentzitzekorik
ez da oraindik jaioa.
Urrexola-garaikoa,
a zan aixe lekaioa
zerurainoko altua eta
arkaitza bezain trinkoa.
Itsas airetan kaioa,
alaxen dabil leloa:
mandoa zein den terkoa,
kastatik dator galgoa.
Or da Osinagakoa [I]
Eusebio izenekoa
kontenzioso guztietan
badu arrazoi nahikoa.
Irribarre betikoa
euskaldun alkoianoa
galduak galdu beti izaten du
bere eskuetan jokoa.
Esanen baieztapenez
Landeta da lekukoa [II]
arek esango dizute
nik orain aaztutakoa.
Egin da komisioa
komisio Oinatikoa
indar sendotzat artua dute
berekin Eusebioa.
Seguru gaude aioa
airetan dabil leloa.
Gaitza duteke gure etsaiek
Urrexolako lekaioa.