Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G`

Huiziri bersotxo bat [I]
nahi nioke jarri
baldin gauza banintza
josteko rima bi
lore baten antzera
bigun eta guri
litzaken agurra nahi
nioke eskaini.

Beraz ez mutikotan
egin nion gisan
koxkorreko berririk
ez diot nahi eman
eta bai hitz ederrik
ta oilitik [sic, poilitik?] esan
entzutean atsegin
handia izan dezan.

Pertsona fina dela
sobera da ageri
Madrilerako ere
bapua zen hori
han ez zuen deus galdu
baizik irabazi
unibersitateko
diploma ta guzti.

Atakatzen dutenak
ez dakite aski
atake arrazoia
nondik zaien jalki
urriago balitza
inbidia noski
ez luke inguruan
hainbat zital ontzi.

Ez dut nahi defentsarik
baizik justizia
ez du horrek bistara
azaltzen neurria
testak egiten daki
ta psikologia
badu horrek bufeta
on bat merezia.

Ez dakit Huizi maite
konforme ote zeran
bi bertso egin ditut
neuk dakidan eran
zorionak milaka
nahi dizkizut eman
eta zure omenez
kopatxo bat edan.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa