Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

L1G^

Afekto 1. [I]

Agor iturria
ta ilunik gogoa,
zatozkit zu zeruko
musa divinoa,
merezi duen ainbat
dasaidan trinkoa
Aita Eusebioren [II]
omenez bertsoa.
Mutikotan ona
ta gaztetan halare
babarrun zuriz zuten
ametitu fraile. [III]

Afekto 2.

Filosofia eta
bai teologia
eskiatzeko ere
dohainez jantzia
Bakonen eskolako
gaiak ikasia
Bitxoriren problema
antzeman du ia.

Afektilo
Madrilen ihardun zuen
lau edo bost urte
seno ta kosenoen
berri jakin arte.

Afekkto 3.

Oxforten ere maisu
zezaketen jarri
bainan Arantzazura
zuten erakarri
harrez gero hemen da
lasai baino larri
horregatik ertetzen
du kanpora sarri.

Afektilo
Itxuraz modosua
aiurriz xuabe
egin zuenak ez du
izan erretore.

Afecto 4.

Bihotz onik ez zaio
egundo faltatu
Madrileko bilera
hor dago testigu
Dinamika zela ta
bai aprobetxatu
monja politenari
eman zion musu.

Afektilo
Ausarta ez da baina
bai irripar jabe
errez du konkistatzen
trikua bera be.

Afekto 5.

Mendera zuen baita
txorro-txorro bera
behintzat ifini zuen
martxan goitik behera
konparazio gisa
hona hemen zera
azkarrago ibiltzen
ikusi dut lera.

Afektilo
Paperetan berandu
ibilita ere
ministerioa-ta
daduzka konforme.

Afekto. 6

Orain erretore da
lehen zen detektore
Landeta Sarasola
tokiko Olite
Elektroni maixua
bai tokatu ere
nahiz makina kolkotan
disimuloz gorde.

Afektilo
Sarasolak Landeta
zuen monitore
Landetak Eusebio
super rebisore.

Afekto 7.

Arrazoia berekin
Aita Eusebiok
ez duenik deskuidoz
noizbaiten esaiok
arrazoia entzuten
nik egina dut ok
gutxiago nazkatzen
nau Dionixiok.

Afekktilo
Agintearen morroi
nahiz arrazoi gabe
Aita Eusebiori
dedu ta ohore.
amen.
Arrazoi arazoan
Dioni da hobe [V]
Oi behin galduko balu
Eusebiok ere.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa