4KO^
Urriak 4. Larunbata
Ejertzizio santuak eman
dizkigu Aita Garridok [I]
gau eta egun mutu ibili
arazi gaitu guztiok.
Lan serioa eskatu digu
gauza normala deritzot,
baina "tenéis que personalizar"
hainbatetan entzun diot
nekatu ere egin nau eta
bostetan egin dut porrot,
hain zailak bait dira gauzok.
Gozo jarri ohi izan zaigu
azalpenak ematean
sintzoenari ez dio utzi
bizitzen bere bakean
"en lo profundo" esaten zigun
hurgatuz barru barnean
estutu gaitu, bai hustu ere
ekarri gaitu jakean
lehen gutxi zena ez du altxatu
asko zena hor du behean
galduta nora ezean.
"El Absoluto" alde batetik
"discernimiento" bestetik,
"existencial, autenticidad"
izen handiak denetik
barruko hutsa eta faltsia
agertzen zidan kolpetik
pentsaraziaz urruti samar
ote nabilen fedetik
lekutan negok, edo nabilek
Jainkoaz bat bizitzetik
zerbait jator izatetik.
Agian hauxe zuen helburu:
gure barruko nahastea,
hala balitza erremate du
kunplitu borondatea
Oinarrizkotzat geneduzkanei
egin die atakea
"superego" dela geure buruon
gartzela eta katea
Jainkoarentzat behar dugula
zabaldu geure atea,
nahi bada libertatea.
Errukiturik gure kamutsez
eskaini dizkigu pistak
eskertzen diot borondatea
barkatzen dizkiot ziztak.
Erreinua ta segizioa
eta jarraitzen du listak
obedentzia ta maitasuna
dio Garridoren zizpak
geldi-mantsoa hala beharko
du izan gure konkistak,
ez bait gara belizistak.
Lana bestalde luzea dela
ez du gizonak ukatu
eman dizkigun saio-bideak
behar direla goldatu
kristau ta fraile garen aldetik
behar dugula saiatu
apaiz garenez Jaunak deigula
bere grazia merkatu
gure_erruz inor santutasunik
gabe ez dadin geratu
hala dezagun eskatu.
Minak min eta pupuak pupu,
portatu zaigu Garrido
gustora entzun nezake dena
oraindik behin ta berriro
konberti gaiten jarri dizkigu
arrazoi eta motibo
zulatzen hasi baldin ba dadi
harekin ez dago giro
sekulan ez dut neure barrurik (1)
ikusi horrenbat txiro,
segi dezala latigo.