Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

4KO^

Anai Esteban eta Josangel [sic] [I]
honatx bertsotan hartuta
gure ardura izan zezaten
zituzten bedeltzat hauta.
Esan behar dut, egiaz, sarri
ondo dutela debuta;
baina baitare zein zuzen duten
adjetibotzat zikuta: [II]
lasai ibili dira gaixuoi
denbora izorratuta,
ez zait gustatu konduta.

"Y sin embargo" kafea eman
ziguten kikili-molo,
gu hartuz zein-ta baldin bagina
talde handi bat kokolo;
baina ez gara suertez pentsa
dezaketen hain txotxolo,
biak dituzte aszeten hitzak
eta musua potolo.
Esteban hartza eta Josangel
begi handiko mozolo,
gari fin eta ez olo.

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Anaiartea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa