Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

4KO^

Irailak 11. Osteguna.


Irailak 7, dena utzita
pasa nuen La Hermida
ta Liebanako bazter honetan
eman zidaten kabida.
Irautekotan etorri nintzen,
jatorra nuen mugida;
baina hemengo egitaraua
hain martxa estuz ari da,
aldegiteko tentazioa
zirikatzen ari zaida,
banoake entsegida.

Gure maixuek hor dihardute
jakite ta elederrez;
nolabait jarrai ahal banieke
gaitzerdi edo ezer ez.
Sakon ta luze ari zaizkigu
irakats behar leberrez*,
zein luzeago ari bait dira
orduak errazki errez,
tarte librea kentzen digute
hain borondate ederrez,
aspertu gara liderrez.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Anaiartea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa