4KO^
Irailak 10. Asteazkena.
Gorespenetan Jose Aldazabal izan dugu buru. Heziera iraunkorraren azpiko filosofia izan dugu erreflexio gai. Gaurko ikastaldietako emanaldiak Ilarduia anaiari tokatzen zaizkio. Ikastorduak bere komenientzitara jarri dizkigu. Bazkalostean Santuaren kobara joan naiz. Bakarrik halabeharrez, beste gainetiko lagun guztiak eguerdiostekoa egitera joan bait dira. Arratsaldean talde-lana egitea tokatu zaigu. Haren ondoren Xabier Unanuerekin irten naiz paseora eta poesia erlijiosoak idatzi ahal izateko ideiak emango lizkidakeen zera aitatu dit. Pozik entzun diot. Gerta bedi. Ondoren, lehen taldetxotan egin duguna, guztien aurrean azaldu dugu. Gero gainetiko guztia atzo bezalatsu egin dugu, zigarro-puro eta musaldia aparte. Ohetik euri gozoa entzun dut, leihoak zabal zabal eginda.