4KO^
Urriak 11. Larunbata
Zorion-agur, Fermin Altube
oņatiar alaiari
urteguna ta bataioa du
gaurko gai ta ospakari.
Irribarrea, jatortasuna
beti zaizkio nabari
bizitzan zehar ejenplu onik
zor diogu gizonari
bakea eta ongia ditu
berez berezko opari
ontasunaren emari.
Gorespenetan, mezetan buru
egin du bihotz zabalez,
hitz egoki ta errazak bota
dizkigu asmo leialez
Jaunaren hitza erabili du
egoki eta itzalez
handik argitu nahi izan gaitu
Ebangelio-atalez
barruko poza zuen ageri
bere izate normalez,
liberaltasun totalez.
Anaia eta lagun bezala
on asko egin didazu
bertso apurron oparitxoa
merezirikan daukazu
gure artera maitasuna ta
xalotasuna dakarzu
orain artean bezalakoa
izaten jarrai ezazu
gizon ta fraile gozoa zara
apaiz zintzoa damazu.
Aita Altube gora zu!