4KO^
Irailak 9. Asteartea.
Arantzazuko Andre Mariaren eguna. Goizean Arantzazuko kantuen emanaldi luze bat egin digute ohetik jaikitzeko garaian hasita. Gorespenetan Goratzarrea eta bi Salmo errezatu ditugu euskaraz. Gosaria eta eguerdi arterakoa atzoko antzera. Goizerdiko otoitzean goratzarrea eta bi salmo euskaraz egin ditugu. Bazkaritan paella eta arkumea, izotza eta fruta etabar, Arantzazuko Amaren eguna denez. Arratsaldeko emanaldiz bukatu du Jose Aladazabalek Mezari buruzko emankizuna. Meza Gurutze Santuaren kapera edo elizan eduki dugu. [I] Afal ostean jai-ondarren zertxobait bistan jarri da. Zigarropuro batzuk piztuta ikusi ditut eta bai musean jarrita jendea.