4KO^
Irailak 21.
San Mateo ta igandea da
eskurtsiora goazi,
Reinosa_aldea dugu jomuga
goiz gara ibiltzen hasi.
Pesaguerotik, Valdepradatik
jausi beharrean kasi,
harkaitz arteko kaminoz, dena
amiltegi eta sasi,
ez dakit ondo paraje haiek
zer moduz adierazi,
hain ziren bihur ta na_hasi.
"Piedras Luengas"-en gelditu gara,
zer ikuskizun handia,
sakan ta baso, pagoz jantziak,
harkaitzak eta mendia...
Dena da eder, dena da galant,
salbu bertako guardia,
hala-ta ere kantatuko dut
tontor hartako txandia,
Peņalabrak du goren jasotzen
harlanduzko ilentia,
kantabroen arrandia.
San Salvador de Cantamugan dut
ikusi nik Pisuerga
zirristada bat duzu oraindik,
belar arteko lingirda.
Cerveran nahiko erreka doa,
Aguilarren bada karga,
garbi dijoa, argi hartzen du
isla txiki zein eskerga
baina jaitsiaz hor jasotzen du
aurrerapenaren zerga
zikinkeria ta narda.
Gure txangoan, joanez joan,
heldu gara Cervatora,
hango elizak badu arterik,
irudirik zertan goza.
Ar eta eme ageri dira
ez galtza eta ez troxa,
larru gorritan, modu goritan,
ez dira kasi harlosa,
hotz joan dena bero jartzeko
ikuskizun aproposa
lizunak baduke poza.
Erdi aroan behar zen nonbait
halako ikuskizunik
umeak behar ziren seguru,
ez dago asmo lizunik.
Alde batetik bazen gerrarik
bai eta gaxotasunik,
ondorengorik ez bazen ez zen
inongo eginkizunik
nahitez behar zen ume-egitea
nahi bazen etorkizunik,
ez dute beste zentzunik.
Reinosan festak, San Mateoak
txaranga eta karrozak
Cervaton zaharra modu berrian
erdi biluzik jainkosak
munstruo itsusi, mamu basati
bai eta neska panpoxak,
txarangalari, folklore-zale
esposo eta esposak,
dena da zinta, dena kolore
paper pintatu arrosak
badu gantxorik Reinosak.
Han-hor gabiltza mutil zahar asko
portzelanazko pieza;
zeren ondoren ote gabiltzan
norbaitek esan baleza.
Txikito bana irentsi dugu
disimulatuz pobreza,
espetakulo profanoz ez da
inortxo apenas kexa,
nonbait egungo gizon garela
hala nahi dugu espresa,
prejudizioen presa.
Bazkaldu dugu gure aldean
dirudun denaren gisa
nolabait zainduz frantziskotarroi
komeni zaigun berniza
Ardoa franko izan dugu ta
jana dugu garantiza,
ahoari ta eztarriari
eman diegu paliza
bapo igaro dugu txangoa
primeran eralki goiza
ez da nabari krisisa.
Tres Mares-era hurbildu gara
ongi bazkaldu ondoren
Gorputza eta hankak nolabait
mobitu zale nengoen.
Alto Campo-ko negu jolasen
lekua goian zegoen
autobusean haratu gara
ahal genuenik ondoen
baita "Tres Mares" deitu lekura
igo presa ta itomen
ahal genuen eta goren.
Tres Mares-etik Fontibrera da
gure urrengo pausoa
han jaiotzen da Ebro deritzon
hibai guztiz famosoa
Probintziala nuen gidari,
gizon geza da gaisoa,
Arrieta dut kausi uberkan
eskribante airosoa
haren bidez da gure bisita
erdaraz ere jasoa
apuntatzen dut kasoa. [I]
Handik etxera itzuli ginen
ez nahi bezainbat biziro
geldi-geldian ordu ta erdi
ataskoa zen motibo
eskerrak jarri zigutenari
filme bat trama ta tiro
pasa zitzaigun denboraldia,
mobitu ginen astiro,
bezperak bertan errezatuta
kantatuz behin ta berriro
iritxi ginen erdi lo.